Andaluziar Patioa
Pablo Palazuelo · Ambula II · 1982 ·

Done Jakue bideko Kapera

Z Kluba
Andres Nagel · 03086 · 2006 ·

Larramendi Baserria · XVIII. mendea ·
Gune Moderno eta Garaikidea · 2010etik ·

Girouette · 1969 · P. Hiquily ·

Z Kulturgunea, 1910ean sortu eta 1921ean Ignacio Zuloagak  inauguratu zuen museo-multzoa da.

Santiagoko hareatzan, XIV. mendeko Ermita eta erromesen Ostatuaren aztarnen gainean, margotzeko Estudio-Tailerra, bere XIII-XX. mendetako Kolekzio Historikoa erakustesko gela bat eta Done Jakue bideko Kapera sortu zituen.

Andaluziar Patioa
Pablo Palazuelo · Ambula II · 1982 ·

Bisita parkean hasten da, artelan, ehunka urteko zuhaitz, landare, lore, belar aromatiko, eta gehiagoren artean.

Done Jakue bideko Kapera

Erakusketa Done Jakue bideko Kaperan hasten da, Ignacio Zuloagak sortu eta polikromatutako, Julio Beobide eta Quintín de Torreren eskulturekin.

Bildumen Aretoan, Ignacio Zuloagaren XIII-XX. mendetako Kolekzio Historikoko, hainbat obra daude ikusgai, bai eta biloba Rafaelen 20th·21st Century Art Kolekziotik datozenak ere.

Estudio Tailerrean, margolariaren olioak, marrazkiak, grabatuak eta objektu pertsonalak, erakusten dira.

Z Kluba
Andres Nagel · 03086 · 2006 ·

Larramendi Baserria · XVIII. mendea ·
Gune Moderno eta Garaikidea · 2010 ·

Z, Ignacio Zuloagari eskainitako gunea da nagusiki, bere bilduma pribatuko obra esanguratsuenak erakutsiz, eta biloba Rafaelen 20th·21st Century Art Kolekziokoez lagundurik.

Gure asmoa, publiko orokorrari, eta bereziki, arte plastikoekiko interesa duten belaunaldi gazteei, Euskal Herrian eta Estatuan, bakarra den multzo monumentala eskeintzea da.

Girouette · 1969 · P. Hiquily ·